dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Musika, antzerkia eta zirkoa Eubako jaietan asteburu honetan

Bihar mozorro eguna izango da gaia zirkoa izango delarik
Eubako auzokideak prestaketetan ibili ziren atzo

AMOREBIETA-ETXANO.- Gaur, arratsaldeko 16,30etik aurrera Eubako jaiak hasiko dira eta asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira.

Gaurko Zuresku izeneko egur jolasen ondoren Mus eta Tortilla txapelketa egongo dira. Eta bihar Mozorro eguna ospatuko dute gaia zirkoa izango delarik. Horrezaz gain umeentzako eta nagusientzako bazkaria, erromeria Kittu taldearekin, Xaiborren emanaldia eta Gregory Mariatxiaren musika saioa ere egongo da.

Domekan, mezaren ostean Soinutxikie-Trikitxa eta Panderoaren kalejira egongo da. Arratsaldean aldiz antzerkian izango da protagonista Ados teatroaren eskutik «Xuxurlariak» antzezlanarekin, eta azkenik Zaparrada Batukada. Jaiei amaiera emateko txokolatea egongo da.

EGITARAUA:

Eubako jaien egitaraua

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime