[dotb.eus] Musika taldeen arteko lehiaketa ospatuko da gaurko Zornotzako II. Lutaber Festan

Luis Urrengoetxea kaleko tabernek antolaturiko jaia da hau
Eztandap izango da lehiaketan parte hartuko duen musika talde bat

AMOREBIETA-ETXANO.- Luis Urrengoetxea kaleko tabernek II Lutaber Fest ospatuko dute gaur, urriak 27, arratsaldeko 18,00etatik aurrera. Aurten taldeen arteko lehiaketa ospatuko da hiru gune ezberdinetan banaturik.

Horrela, 18,30etik aurrera talde ezberdinak entzuteko aukera izango da. “Blanco y en botella”, “The Dirty Road Band”, “Bonus Track”, “Eztandap” edo “Eneko ta Maitane” bezalako taldeak entzungai izango dira gune guztietan ordu ezberdinetan.

Sariei dagokionez sail teknikoaren saria epamahai batek erabakiko du. Irabazleak 350 euro irabaziko du eta azaroaren 9an Euskal Herria Enparantzan kontzertu bat emango du Luis Urrengoetxea kaleko jaietan. Bestalde, sail popularra ere egongo da eta 12 tabernetan egongo diren hautetsontzien bitartez ikusleek irabazlea aukeratu dezakete. Atal honetan ere irabazleak 350 euroko saria eskuratuko du. Honetaz gain, parte-hartzaile guztien artean Urtzan bi lagunentzako janaria zozketatuko da.

Hau izango da egitaraua:

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.