[dotb.eus] ‘Netflix Euskaraz’ ekimenaren aurkezpena Durangon

Bihar, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan izango da
gfgfgf

DURANGO.- Bihar, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, ‘Netflix Euskaraz’ ekimena agerraldi publikoa ospatuko da.

‘Netflix Euskaraz’ ekimenarekin bat egin eta babesa erakutsi asmoz, ondoko eragile eta norbanako hauek hartuko dute parte: Kike Amonariz Topagunetik, Paul Bilbao Kontseilutik, Miren Segurola eta Iraitz Lazkano UEMAtik, Iñigo Arandia Tinko Euskaratik, Alexander Aginagalde Disney Euskarazetik, Xabier Alkiza BIEUSEtik, Jon Artatxo IBAIAtik, Eymard Uberetagoena eta Itziar García NAPAR ikusentzunezkoen ekoizpen naparratik, Libe Mimenza EUSKAL HEDABIDEEN BEHATEGIAtik eta Onintza Enbeita, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna.

10.500 sinaduratik gora

‘Netflix Euskaraz’ ekimena otsailaren 16an jarri zen abian, eta, euskarak streaming plataformetan, eta ikus-entzunezkoetan, orohar, duen presentzia eza eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da helburuetako bat. “Abiatu genuenetik, gaurko egunera arte, 10.500 sinaduratik gora jaso ditu gure ekimenak, eta, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begirako asmoen berri emateko unea iritsi dela iruditzen zaigu” adierazi dute arduradunek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.