dotb.eus | Olentzero eta Mari Domingi Durangaldera datoz!

Goizeko 9,30ean Berrizko auzoetara joango dira eta Durangon bukatuko dute ibilbidea 19,00etan
Goizetik hasiko dira lanean Olentzero eta Mari Domingi

DURANGALDEA.- Bihar abenduaren 24ean Olentzerok eta Mari Domingi lan ugari izango dute opariak banatzen baina denbora atarako dute gure herrietara etortzeko, horrela Durangaldeko guztiok izango dugu egun berezi honetan ikusteko aukera, hau izango da bere ibilbidea Durangaldetik.

Goizetik hasi behar du bere ibilbidea, horrela Berrizko auzoetara helduko da lehenik eta behin. Goizeko 9,30ean Olakueta plazara joango dira auzoetatik ibilbidea egiteko.

Zaldibarren 12,00etan izango dira eta Olazar kaletik Zalduara joango dira kalejiran eta ondoren jaialditxo bat egongo da.

Iurretan ere, 12,00etan  Olaburu frontoian izango dira, umeek Olentzerogaz egoteko aukera izango dute argazkiak ataratzen, eta gutun-postal lehiaketaren sariak  eta Elkartasun Azokako otzararen zozketa egingo da. Eta ondoren kalejira egongo da herrian zehar trikitilariekin.

Arratsaldeko 17,00etan Elorriotik pasatuko dira  eta 17,30ean berriro ere Berrizera bueltatuko da Udaletxetik Probalekura joateko. Abadiñoko jaialdia 16,30etan hasiko da Matienan eta ondoren Txanportara helduko da bikotea. Mañarian Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria 18,00etan izango da Mañariko plazan eta  eurekin dantzan  eta txokolatea edateko aukera egongo da. Zornotzan 18,00etan ikusteko aukera izango da eta Mallabira 18,30ean helduko da.

Eta azkenik Durangora helduko da 19,00etan, bere ibilbidean Txoritxu Alai Dantza Taldea, Tronperri Dantza Taldea, Inurri Eskaut Taldea, Tabira Musika Banda, B.Ertzilla Musika Banda, Jaizale Txistu Taldea eta Trikitixa eta Pandero Eskolen laguntza izangu dute Olentzerok eta Mari Domingik.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.