14 artisuk hartuko dute parte, beste 6k bigarren eskuko tresnekin

AGENDA.- Bihar larunbata, martxoa 27, bigarren aldiz Iurretan “OREKARTE: bigarren eskuko eta artisau merkatua” ospatuko da. Goizeko 10etatik eguerdiko 3etara Azkondo kaleko karpan 14 artisauk euren sormenak salgai jarriko dute. Baita ere bigarren eskuko tresnak eskaintzen beste 6 postu izango dira.
Bigarren edizio hau “OREKARTE elkarteak” antolatu izan du Iurretako Udala, Iurretako tabernarien, Iurretako Gazte Asanblada, “KSK seletorrak” kolektiboa, “Rio de oro” eta “La otra mirada” elkarteen laguntzarekin.


