Igandean 1936an bonbardaketan hildakoei omenaldia egingo zaie

OTXANDIO.- Atzo, arratsaldeko 19,00etan hasi ziren ofizialki Otxandioko Santa Mañak. Nahiz eta aurreko egunetan ere jarduera ezberdinak izan atzo Otxandioko txistulariek txupina bota zuten eta pregoi irakurketarekin hasi ziren herriko jaiak.
Txupinazoaren ondoren, danborrada egon zen, eta Mugi Panderoak erromeria taldearekin bukatu zen eguna.
Gaur bandaren kalejirarekin hasi da eguna eta egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, umeen pilota partiduak, III. Yungura jasotze txapelketa eta aizkolariak edota Urduri dantza taldea, Puro relajo eta Joselu Anaiak taldeen emanaldiak.
Aipatzekoa da egitarauaren barnean 1936an bonbardaketan hildakoei omenaldia ospatuko dela, Andikonan. Jaiak, igandean uztailaren 21ean bukatuko dira ‘Agur santa Marina’ ekitaldiarekin. Baina uztailaren 22an oraindik ere Nesken Soka Dantza ospatuko da plazan.
EGITARAU OSOA
Uztailak 18, SANTAMAÑA eguna
11:30 Bandaren kalejira. Ondoren, txistularien kalejira.
13:00 Herriko umeen pilota partiduak.
18:00 III. Yungura jasotze txapelketa eta aizkolariak: Aritz Oregi – Beñat Lekue, Jon Rodriguez – Luis Polanco.
19:00 Urduri dantza taldearen ikuskizuna.
20:15 PURO RELAJO taldearen emanaldia.
23:00 JOSELU ANAIAK taldearen erromeria.
Uztailak 19, UMEEN EGUNA
11:30 Umeentzako zirku tailerra plazan.
12:30 6. mailakoek eguneko txupina botako dute udaletxeko balkoitik.
13:00 Herriko umeen pilota partiduak.
16:30 Haurrentzako puzgarriak. Ondoren, KANTU KOLORE ikuskizuna.
17:00 Tute, mus eta briska txapelketak.
22:30 Kuadrillen arteko Play-backa.
Uztailak 20
12:00 Otxandioko bandaren kalejira.
12:30 Otxandioko Urbiribil Dultzainero taldearen kalejira.
14:15 San Martinen paella txapelketa, bolo txapelketa eta zuzeneko musika.
20:00 SAKATU elektrotxaranga kaleetan zehar.
22:30 Kontzertuak herriko plazan: NOGEN, SKAKEITAN, SARA HEBE
Uztailak 21
7:30 Diana eta kalejira
8:00 Sokamuturra.
13:00 Omenaldia 1936an bonbardaketan hildakoei, Andikonan.
13:45 Limonada plazan.
14:00 Otxandioko eta Araiako banden ikuskizuna.
18:00 Pilota partiduak plazan: Ainhoa Ruiz de Infante – Olatz Arrizabalaga & Gentzane Alday – Amaia Aldai. Ondoren, Josetxu eta Iñakiren (Motxile) omenezko pilota partiduak eta omenaldia.
22:30 LOTXO taldearen berbena.
00:00 Agur Santa Marina.
Uztailak 22
19:00 Nesken Soka Dantza herriko plazan.


