dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Pandemiaren zailtasunen gainetik, 2.553 pertsona bildu ditu ‘Kultur Aro’k

Programatutako 43 ekitaldietatik 21 soilik garatu ahal izan dira COVID-19aren ondoriozko hainbat arrazoirengatik

Balantze positiboa egin du Durango Udalak

DURANGO.- Durangoko Udalak balantze «positiboa» egin du udazkenean herriko hainbat txokotan egin den ‘Kultur Aro’ programari buruz. Aurreikusitako 43 jardueretatik 21 baino ezin izan dira egin arrazoi ezberdinengatik, baina kultur zikloan 2.553 pertsona bildu dira.

Emaitzak bildu ondoren, Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek Durangon izandako harrera onari balioa eman nahi izan diote: «Hainbat arrazoirengatik ikuskizun batzuk bertan behera utzi behar izan ditugun arren, Durangon Kultura segurua dela erakutsi dugu berriro ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei ikuskizun bakoitzean erakutsi duten elkarlanerako jarreragatik, eta horrek indartu egiten gaitu berriro ere, kultur eskaintza aberats, anitz eta adin guztientzako baten alde lan egiten jarraitzeko. Edozein kultur diziplina izanik, durangarrok ere bizi dugun egoera zail honetatik ihes egin eta kulturalki aberastu behar dugu. Horregatik, Udalak kulturaren aldeko apustua egiten jarraituko du».

Neguari begira, Udalak programazio berri bat prestatu du jarduera berriekin, eta ‘Kultur Aro’ n egin ezin izan ziren ikuskizun batzuk gehituko zaizkie: «Beste sektore batzuekin egin bezala, ahal dugun guztia egingo dugu kultur sektoreari laguntzeko. Ikuskizun bakoitzaren atzean langileak eta haren familiak daude, horregatik, gobernu talde honetatik argi daukagu ahal dugun guztia egingo dugula hainbat arrazoirengatik atzeratu behar izan ditugun jarduera guztiak garatzeko», gaineratu dute Buenok eta Uriguenak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.