dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Pilota eta dantza Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak Berrizen eta Iurretan

Larunbatean eta igandean ospatuko dira ekitaldiak
«Gorulariak, lihoaren dantza» izeneko ikuskizuna Iurretan ospatuko da domekan

BERRIZ/IURRETA.- Aurten “Ondarea Plazara!” lemapean plazak, antzokiak,
pilotalekuak, kale eta karrejuak, musika-kioskoak, elizetako portikoak, musika, dantza, jokoa,
kirolak eta erromeriak protagonista bihurtu dira Bizkaiko ondarea ezagutzeko. Iurretak eta  Berrizek ekimen honetan hartzen dute parte eta asteburuan ekitaldi bana dute.

Berrizen kasuan “Pilota jokoa: Zelaietatik Pilotalekura” izeneko ekitaldia ospatuko da urriaren 26an. Bertan, erakusketa, erakustaldia eta pilota partiduak ikusteko aukera izango dugu Berrizburun. Pilota-joko tradizionalera gerturatzeko Gerediaga Elkarteak antolatu duen jarduera da. Pilota mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango da eta batez ere Bote Luzea erakustaldia, partidu bat barrutik ezagutzeko aukera izango da arratsaldeko 17.00etatik aurrera.

Iurretan aldiz urriaren 27an «Gorulariak, lihoaren dantza» izeneko hitzaldi eta dantza erakustaldia egongo da Ibarretxe Kultur Etxean 12,00etan.

Hitzaldi batek eta dantza emanaldi batek azalduko dute Aro Modernoan Euskal Herrian lihoaren gaineko lanak izan zuen garrantzia. Hitzaldia Jose Antonio Azpiazuk eskainiko du eta dantza erakustaldia Iurretako Mikel Deuna dantza taldeak egingo du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.