Gaur, 20,00etan hasiko dira jaiak abuztuaren 6ra arte

ABADIÑO.- Musikaz beterik ospatuko dira aurtengo Salbadore jaiak Abadiñoko Gerediaga auzoan. Gaur bertan hasiko dira jaiak arratsaldeko 20,00etan Donien Atxa eta txaplieguekin. Eta Euskal Okelaz egindako gisatua banatu ondoren bertara hurbiltzen diren guztiei 22.30ean ‘Puro Relajo’ taldearekin mexikar erromeria egongo da.
Bihar. asto lasterketak, tortilla txapelketa eta Amets Arzallus, Maddalen Lujanbio, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga bertsolariak egongo dira, eta ondoren 00,00ak inguru erromeria Luhartz taldearekin.
Domekan 12,00ko meza ostean Hamabi Harri dantzarien eta irlanderen dantza saioa eta ondoren bakailao, mus eta igel txapelketak ospatuko dira. Erromeria 20,30an hasiko da Ansorregi eta Larrañagarekin eta 21,00etan erromeria afaria egongo da.
Jaiak astelehenean bukatuko dira. 12,00etan meza egongo da eta ondoren aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira. 13,00ak aldera, kangrejoak banatuko dira jai batzordearen txosnan eta ordu berean igel txapelketa egongo da. Ondoren paella txapelketa eta arratsaldean briska txapelketa eta umeen jolasak ere egongo dira. 20,30ean Eusko Labeldun ‘Lumagorri’ oilasko izterrak dastatu ahal izango dira 2€ren truke. Eta ondoren, Mirari, Aitziber eta Andonegiren erromeria. Jaiei amaiera emateko 00,00etan jaien aldeko errifaren zozketa egongo da eta txokolate beroa.