Ospakizunak kasu bietan 11,00etan hasiko dira

AMOREBIETA / ELORRIO.- San Inazio eguna Durangaldean ere ospatuko da. Alde batetik Amorebieta-Etxanoko Belatxikieta auzoan eta bestetik Elorriok bat egiten du Arrasaterekin egun hau Kanpazarren ospatzeko.
Kanpazarrera joateko Elorriotik irtengo da bizikleta igoera Herriko Plazatik. Ondoren luntxa trikitilariekin egongo da eta bisita gidatu bat Elorrio-Arrasate eta Bergarako mugarriak ezagutzeko.
Ostean bazkaria eta Doke Txapelketa ospatuko da eta arratsaldean erromeria Kaixo taldearekin.
Belatxikieta auzoan ere goizeko hamaiketan hasiko dira ospakizunak txistulariekin. Eguerdian meza eta ondoren bertsolariak arituko dira
Gero aizkolarien txanda izango da eta arratsaldean erromeria. Jaiak arratsaldeko igel txapelketarekin bukatuko dira