[dotb.eus] Sei talde arituko dira gaur II. Durango Rugby Neskak Txapelaren lehian

Txapelketaren helburuak errugbiaren balioak goraipatzea eta emakumeen kirola ikusgai jartzea dira
Bihar, 10,30etik aurrera ospatuko da Txapelketa. ARGAZKIA: Durango Rugby Taldea

DOT KIROLAK.- Gaur, maiatzak 18, ospatuko da II. Durango Rugby Neskak Txapela 10:30etik aurrera Arripausueta zelaian.
Bertan sei talde arituko dira lehian: Getxo Rugby Taldea (Bizkaia), La Unica Rugby Taldea (Nafarroa), Biarritz Olimpique (Lapurdi), Hernani Club Rugby Elkartea (Gipuzkoa), Durango Rugby Taldea eta Neskarians partidakoak izango dira.

Neskarians taldea txapelketako parte-hartzaileak diren bost taldeetako jokalariek osatuko dute, eta hauen entrenatzailea Ines Etxegibel izango da. Inesek ibilbide luzea du errugbian jokalari eta entrenatzaile bezala. Beste batzuen artean Espainiar selekzioko hautatzaile izandakoa da eta Durango Rugby Taldeko entrenatzailea ohia da. Talde honen helburua errugbiaren balioak goraipatzea izango da, horretarako erabiliko den bidea lehiaketa izango da.

Txapelketaren formatua ligaxka eta play-offekoa izango da. Lehenik eta behin 3 kidetako bi multzotan banatuko dira taldeak. Txapelaren atal hau goizean jokatuko da, eta arratsaldean kanporaketak jokatuko dira. Honekin batera, gauean afaria egongo da partaide guztientzat.

Txapelketaren helburu nagusiak 2 dira, errugbiaren balioak goraipatzea eta emakumeen kirola, eta bereziki errugbia, ikusgai jartzea. Horregatik Veronica Legorburuk, Durango Rugby Taldeko kapitainak, zaleei eta batez ere emakumezkoei deialdia egiten die, larunbatean, Arripausuetara hurbiltzeko; errugbiaz, jai giroaz eta gure taldeez gozatzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: