Izen ematea zabalik dago maiatzaren 15era arte.

BERRIZ.- Datorren maiatzaren 16,23 eta 30ean Berrizko Udalak Sexualitate eta Genero tailerra antolatu du Berrizko Kultur Etxean ikuspuntu feministatik sexualitatea modu positiboago batean bizitzeko.
Horrela, Berrizko emakumeei zuzendutako tailerrak Lahia-Nahia sexologia elkartearen eskutik abiatuko dira eta hainbat gai landuko dira sexualitate kontzeptua eta funtzioak, jarrera eta sexu rolak edo sexu moral bikoitza beste gai batzuen artean.
Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte, interesatuak Berrizko Berdintasun sailarekin jarri behar da harremanetan gizarte3@berriz.eus emailaren bitartez edota 946 824 036 telefonora deituz.