dotb.eus | Txistulari Egunaren 62. edizioa Iurretan ospatuko da datorren igandean

Martxoaren 19an ospatuko da goizeko 10,00etatik aurrera.
Martxoaren 19an ospatuko da 62. Txistulari Eguna eta guztira 65 partaidetik gora egongo dira

IURRETA.- Durangaldeko 62. Txistulari eguna Iurretan ospatuko da martxoaren 19an. 3. aldia izango da Iurretan ospatzen dena 1956. urtean Abadiñon lehenengo aldiz egin ondoren.

Durangaldeko herri guztietatik etorriko dira txistulariak, baita Gasteiz, Bilbo eta Ondarroatik ere. Guztira, txistulari, musikari, dantzari eta abeslariak kontuan hartuz, 65 partaidetik gora egongo dira.

Ekitaldi honetarako prestau dogun egitaraua goizeko 10,00etan hasiko da Montoiko zubitik Elizara doan kalejira batekin ” Ijurretan badago”, “Gora” eta “Elizondo” piezekin.

Ondoren, 12:30ean kontzertua egongo da eliza banean. Entzungai izango diren piezen artean Sabin Bikandiren Dantzari Dantza, “Zortziko”, “Joxe Migelen batela”, edota Andres Granadosen “Azken agurraren negarra” egongo dira beste batzuen artean Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean.

Partehartzaileen artean Jaizale Durangaldeko Txistulariak, Iurretako korue Antton Mª Aldekoa-Otalora zuzendari lanak eginez, Durangoko metalak eta Iurretako dantzariak egongo dira. Kontzertu ostean “Erregelak” dantzatuko dira  plazan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.