[dotb.eus] Urtarrilaren zehar burutuko da Iurretako IV. Mendi Astea

Urtarrilaren 16tik 29ra bitartean ospatuko da
Ekintza ezberdinak antolatu dituzte aurtengo Mendi Astea ospatzeko
DOT KIROLAK.- 2021 hastearekin batera urtarrilaren 16tik 29ra bitartean IURRETAKO IV. MENDI ASTEA burutuko du Iurretako Zaldai Mendi taldeak.
Urtero bezala,mendia herrira hurbiltzen saiatuko dira egunotan antolatutako ekintza desberdinen bitartez.
Azaldu dutenez aurten ohiko BTT martxa eta mendi irteera “ezin izango ditugu antolatu baina osasun neurriak betez egoera berrira egokitutako ekintza desberdinak antolatzen saiatu gara”.
– Urtarrilak 16, 18:00etan, Ibarretxen: Bideak dokumentala (Aritz Ganboa)
– Urtarrilak 23, 18:00etan, Ibarretxen: Incognita Patagonia emanaldia (Eñaut Izagirre)
– Urtarrilak 29, 19:00etan, Askondoko Karpan: Zaldai Mendi Erronka 2020 eta argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia
-Urtarrilak 30, 11:00etan, Goiuriako ermitan: Iurretako Bloke-Eskalada Txapelketa herrikoia.
(Ekintza guztietan osasun irizpide guztiak beteko ditugu)
Dokumentalak ikusteko plaza mugatuak egongo direnez aurrez izena eman beharko da zaldai@hotmail.com helbidean bazkideek lehentasuna izango dutelarik.
Eskalada txapelketa herrikoian parte hartzeko ere izena eman beharko da: www.zaldaimenditaldea.org
Bestalde jada ZALDAI MENDI ERRONKA 2021 ere plazaratu dute, lehiaketaz harago mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea helburu duen erronka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.