Ekitaldia bi egunetan zehar ospatuko da ekainaren 2an eta 3an

DURANGO.- Asteburu honetan eta Euskal Jaien barruan ospatuko da Euskal Herriko dantzen ekitaldia. Aurtengoa XXXV. edizioa izango da Tronperri dantza taldearen antolakuntzapean.
Lurralde ezberdinetako taldeak igoko dira eszenatokira beraien dantzen errepetorioa guztioi eskeintzeko.
Ekitaldia bi egunetan ospatuko da. Lehenengoa larunbatean, ekainak 2an, arratsaldeko 19:30ean. Bertan talde hauek hartuko dute parte:
– Bizkaia: Durangoko Tronperri dantza taldea.
– Zuberoa: Muskildi dantza taldea
Eta domekan, ekainak 3an eguerdiko 12:30ean talde hauek arituko dira:
– Gipuzkoa: Urretxuko Lurra dantza taldea.
– Araba: Gasteizko Indarra dantza taldea.
– Nafarroa: Lizarrako Larraiza dantza taldea.
Dantzen ekitaldia Andra Mariko elizpean plazaratuko da eta eta dohainik izango da