Egungo eta inoiz alkate edo zinegotzi izandakoak batu ziren adierazpena egiteko

ZALDIBAR.- Maiatzaren 7an Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko galdeketa dela eta Zaldibarko gaur egungo alkate eta zinegotzi eta inoiz izandakoak ere elkartu egin ziren adierazpen bat egiteko eta egun horretan zaldibartarrak parte hartzera gonbidatuz «Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako eta erabakia hartzea herritarroi dagokigulako».
«Hemen gaudenok argi daukagu Euskal Herriak garai berriak bizi dituela», adierazi zuten, eta «norberak etorkizunari begira proposa ditzakeen proiektuetatik haratago», azpimarratu zuten, «posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia» erabakitzeko eskubidea gauzatzea.