dotb.eus | Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du Berrizek

Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du ziurtagiriak
Orlan Isoird, Berrizko alkateak eta Bego Madariaga zinegotziak jaso zuten ziurtagiria

BERRIZ.- Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta Berrizko Udalean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu duena.
Aurten 52 enpresek jaso dute euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren kalitatea aitortzen duen ziurtagiri hau; 19 entitatek urrezko Bikain, 22k tartekoa den zilarrezko ziurtagiria eta 11k oinarrizko mailari dagokiona.

Aurtengo azaroan zehar ebaluazio bat egin zen Udaletxe, Kiroldegi eta Kultur etxean eta gainditu ondoren eskuratu du zilarrezko ziurtagiria.
Berrizko udalak aztertzen diren lau ardatzetan garapen ertain altua du eta guztira 650-699 puntu lortu ditu eta BIKAIN zilarra jasoz.

Berrizko alkatearen den Orlan Isoirden esanetan “Zilarrezko ziurtagiri honek egindako bidea luzea dala erakusten badu be, oraindino zer egin eta zer hobetu badagoela badakigu. Eta egindako bide honetan eskerrak eman behar dizkiegu, bertatik pasatu eta ari diren langile, zinegotziei, arduradun politikoei, euskara batzordeari eta aholku batzordeko kideei, egindako ekarpenengatik”.

Berrizko Udalarekin batera aurten Artez Euskara Zerbitzuak, APNABIk, Begoñazki Ikastolak eta Bizkaiko Industri Ingeniarien elkargo ofizialak ere jaso dute.
Aurtengo ziurtagiri berri hauek kontuan hartuta, 313 enpresa dira 2008tik aitorpen hau jaso dutenak.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.