[dotb.eus] Zornotzak kultur aniztasunaren aldeko kalejira batekin ospatuko du Santanatxu eguna

Kalejira 19:30ean hasiko da Ganeko frontoitik abiatuta
‘Zornotza 11 kolore’ izeneko kalejira lehenengo aldiz egingo da

AMOREBIETA-ETXANO.- Uztailaren 27an, Santanatxu egunean, hainbat ekitaldi egongo dira egunean zehar baina azpimarratzekoa da kultur aniztasunaren aldeko kalejira. Lehen aldiz egiten den kalejira izan da 19:30ean Ganeko frontoitik abiatuta.

Zornotzan dagoen kultur aniztasuna aldarrikatzeko asmoz, “Zornotza 11 kolore” kalejira antolatuko da uztailaren 27an, Santanatxu egunean. Hitzordua 19:30ean izango da, Ganeko frontoian, eta kalejira Zelaietan amaituko da.

Ekimen honetan herriko eragile eta kultur elkarteek parte hartuko dute: Euskaraldia, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta gazteen koadrilak beste batzuen artean.

Baina Santantxu eguneko jai egitaraua eguerdiko 12,00etan hasiko da Betisua txarangarekin Kalbario, Zezilia Gallartzagoitia eta Gernika Plazatik. Eta arratsaldeko 18,00etan S.D Amorebieta futbol taldearen aurkezpen-partida ospatuko da VII. Amorebieta-Etxanoko Udala Sariarekin eta ordu berean umeentzako perkusio tailerra egongo da Zelaieta parkean.

18,30ean Karmenetako XI. esku-pilota txapelketa ospatuko da eta 20,00etan ere hitzordu bikoitza egongo da kale musikaarekin, ‘Sopa Loca’ taldearekin eta Zezilia Gallartzagoitian, Andra Mari plazan eta Gernika plazan eta Lolo Caleljorekin Kalbarion eta Euskal Herria plazan.

Eguna kaleko musikarekin bukatuko da 22,00etan Eonian Elektrotxarangarekin eta 22,30ean ‘Havana 537’ taldearen kontzertua egongo da Zubiondo plazan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.