Bihar, otsailak 4 Zornotzako kaleetatik koplak abestuko dituzte

AMOREBIETA-ETXANO.- Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak herriko abesbatzei eta herritar guztiei Agate Deunaren koplak alkarregaz abesteko deialdia luzatu die.
Urtero bezala, otsailaren 4an izango da, astelehena, eta aurten gaueko 20.30ean Amorebieta-Etxanoko Herriko plazan batuko dira.


