dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] «Zortzaileak» film laburrak irabazi du Berbaroko Labur Esanda lehiaketa

Guztira 11 lan aurkeztu ziren larunbatean ospatutako ekitaldian

KULTURA.- Berbarok Labur Esanda film laburren lehiaketa antolatu zuen pasadan larunbatean. Parte hartzaileek barikuan 16:00etan jaso zituzten 24 ordutan bideo bat egiteko baldintzak. Bideoen gaia «zorra» izango zen, eta bertan bi elementu hauek sartu behar zituzten momenturen baten: txaleko islatzaile bat eta «etxean entzuna, umearen zentzuna» esaldia.

Guztira 11 lan aurkeztu ziren, eta 100 bat lagun bertaratu ziren Plateruenara film laburrak ikustera, osasun-neurri zorrotzekin egindako emanaldian. Libe Mimenza, Xabier Zabala eta Goiuri Aldekoaotalorak osatutako epaimahaiak ondorengo lanak saritu zituen: Puxemoi produkzioak taldearen «Zortzaileak» lana izan zen garaile, eta 300 euroko saria jaso zuten. Finalista geratu ziren beste biak Super Kuxkur taldearen «Zetan zabiz?» eta Maritalavista taldearen «Zure kontu» lanak izan ziren, 100 euroko sari bana etxera eraman zutelarik. Azkenik, «harria» sari berezia eraman zuen Zordunak taldearen «Hartzekoduna» lanak, epaimahaiak azaldu zuenez, harrituta utzi zituelako bideoan hitanoa erabili izanak.

Berbaro elkartetik eskerrak eman dizkie parte hartu zuten talde guztiei. «Oso maila altua egon da aurkeztutako lanetan, eta aurrerantzean ere euskarazko ikusentzunezkoak sustatzeko horrelako ekimenak egiteko indarra eman digu lehiaketak izan duen harrera onak», azaldu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.