[dotb.eus] Zugaza zinemak eta Durangoko Udalak euskarazko lau film eskainiko dituzte dohainik umeentzat

  • 32
    Shares
Elkarlan honen bitartez, herriko kulturaren erakusleiho den Zugaza zinemari bultzada bat eman nahi dio Udalak
Gonbidapenak lortzeko, Zugaza zine-aretoan

DURANGO.- Durangoko Udalak umeentzat zuzendutako lau film erosi eta Zugaza zine-aretoan eskainiko ditu abuztuaren 24, 26, 31 eta irailaren 2an, eguerdiko hamabietan. Filmak 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatuta daude, eta txikienentzako sarrerak doan izango dira. Gonbidapen horiek Zugaza zine-aretoan bertan jaso ahalko dira.

Udalaren eta Zugaza zine-aretoaren elkarlan honen bitartez, “Durangoko kultur eskaintza ezin hobeto isladatzen duen Zugaza zine-aretoari eta euskarazko filmeei bultzadatxo bat” eskaini nahi diete udal ordezkariek. Izan ere, 1927an sortuz geroztik, aurten soilik itxi behar izan ditu bere ateak Durangoko areto historiko honek, konfinamenduaren ondorioz. Durangoren aurkako Bonbardaketan ere ateak irekita mantendu zituen.

Pandemiak eragindako kalteei aurre egin eta Durangoko hainbat sektore suspertzeko asmotan, Udalak hainbat diru-laguntza aurkeztuko ditu, herriko negozio txikientzako ireki duena bezalakoak. Zentzu horretan, indar berezia egin eta egingo du kulturgintza arloan. Izan ere, udazkenean martxan jarriko diren Kultur Bonoez eta Sortzaileentzako 100.000 euroko diru-poltsaz gain, aurtengo udarako kultur programazio indartu da, ia zuzeneko 40 ikuskizun eskainiz.

“Beste sektore batzuk bezala, oso egoera prekarioan eta larrian dagoen sektore bat da kulturgintza, eta Udal honek oso argi dauka kulturarik gabeko herri bat ezin dela inondik inora berpiztu. Horregatik, beste sektoreei bideratutako laguntzez gain, kulturari bultzadatxoa eman nahi diogu”, adierazi dute udal ordezkariek.

FILMEAK:

Abuztuak 24 – Luis eta Estralurtarrak
Abuztuak 26 – Oin handiaren semea
Abuztuak 31 – Lur eta Amets
Irailak 2 – Mr Link

Gonbidapenak lortzeko, Zugaza zine-aretoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.