[dotb.eus] [zuredot] “Ni Bizikume taldeko kide bezala, Elorrixotik irtenda, elkarteratze bat sortu dut”

Leire Arteagaren eskutitza
Kartela

ZUREDOT.- Leire Arteaga naiz. Elorrixon bizi naiz. Elorrioko txirrindulari ellkarteko eta Bizikume (mujeres en Bici) taldeko partaidea naiz. Bizikume orain dela 5 urte jaio zen Nafarroan. Emakumez osaturiko txirrindulari elkartea da, non neskok bakarrik ez urterako sortu zen, gure erritmora (ez gizonezkoenera), beti gure artean laguntzen,… Nafarroan hasi zela aipatu dizuet baina iada Gipuzkuan, Bizkaian eta Araban ere bagaude. Errepidean eta baita mendian, btt, ibiltzen gara. Elkarteratzeak eta erronkak egiten ditugu. Erronketara emakumezkoak bakarrik joan gaitezke baina elkarteratzeetara gizonezkoak ere etor daitezke, baina beti ere gure erritmora.

Ni Bizikume taldeko kide bezala, Elorrixotik irtenda, elkarteratze bat sortu dut. Irailaren 15ean, goizeko 10etan hasita ( nahiz eta 9.30etarako herriko plazan egon behar den, azalpenak jasotzekko) eta Durangaldeko inguruak zeharkatuz (Elorrio, Miota, Zaldibar, Areitio, Plantxa zaharrak, Berriz, Gerediaga, Garai, Goiuria, Iurreta, Abadiño, Axpe, Arrazola, Kanpazar eta Elorrio), guztira 70km inguru. Gero bazkaria egongo da nahi duenarentzeko, 15€.

Nahiz eta elkarteratze mixtoa izan, Durangaldeko emakume txirrindulariak eta ingurukoak elkar ezagutzeko egun aproposa da. Horrela norbait bakarrik irtetzen bada, beste batzuekin kontaktuan jartzeko aukera ona da.

Goiurian hornidura gunea egongo da antolatuta indarrak hartzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.