Ekainaren 27tik abuztuaren 5era bitartean egingo da

DURANGO | Durangoko Udalak UDARO aisialdi programa antolatu du aurten ere. Ekainaren 27tik abuztuaren 5era bitartean egingo da eta 3-14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Guztira, 500 plaza eskainiko dira, udaleku ezberdinetan banatuta. Ordutegiak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara izango da.
Programak:
- Txiki Txoko: (2016-2018an jaioak)
- Hri kanpamendua (2012-2015ean jaioak)
- Abentura (2008-2011n jaioak)
- Ingelesez Olegtan (2008-2014an jaioak)
- Kirol Udalekua (2008-2014an jaioak)
Aurrematrikula apirilaren 25etik maiatzaren 2ra (biak barne) zabalduko da. Osasun neurriek gomendatutakoa betez, on-line egingo da lotura hauen bitartez:ç
Txiki Txoko
Informazio gehiago HEMEN
Hiri kanpamendua
Informazio gehiago HEMEN
Abentura
Informazio gehiago HEMEN
Ingelesez Olgetan
Informazio gehiago HEMEN
Kirol Udalekuak
«Uda heltzearekin batera, gure umeek aisialdirako denbora gehiago izaten dute. Azken bi urteetan uda arraroak bizi izan ditugu pandemiaren ondorioz, baina aurten udalekuak bere osotasunean berreskuratu ditugu. Umeen garapenerako udaleku egokiak dira, eta Udaletik mota honetako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu durangar guztiontzako aisialdi eskaintza indartzeko.



