dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak 2022-2023 kurtsorako ekintzak aurkeztu ditu

Haurrentzako zein helduentzako programazio zabala antolatu du biblioteka durangarrak

La biblioteca de Durango presenta la nueva programación

DURANGO | Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak 2022-2023 ikasturte berrirako ekintza programa aurkeztu berri du. Adin guztiei bideratutako ekimen hauen bitartez, helduek Irakurketa Klub ezberdinak, Sormen Idazketa Tailerrak, Irakurketa eta Sormena eta Dibulgazio Zientifikoa bultzatzeko tailerrak izango dituzte. 

Haurrentzako ere ekintza kultural ezberdinak izango dira, besteak beste, Azalerako Ipuinak, Liburuen Poltsa, Berba Parranda, Unibertsoan Barrena edota Filosofia tailerrak. 

Izen emateko epea irailaren 22ra arte izango da, eta ikastaro bakoitzean plaza kopurua mugatua izango da. Plaza baino pertsona gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Informazio gehiago HEMEN 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.