Hori dela eta asanblada irekia egingo dute barikuan 19:00etan

DURANGO | Durangoko GKStik gazteon pobretzeari aurre egiteko borrokarako deia egin dute, udal azpiegituren izaera pribatua salatzeko. Hain zuzen San Faustoko frontoia doan erabili ahal izatea eskatzen diote Udalari. «Harrera ona izan du proposamenak gazteen artean eta badirudi errelebantea izango dela hurrengo asteetan», adierazi dute GKStik.
Hori dela eta hasteko asanblada irekia egingo dute bariku honetan, 19:00etan, San Faustoko frontoi parean.