Urriaren 11n, asteazkena, hasiko dituzte jaiak txosnagunean, Pantxikerekin batera

DURANGO | Durangoko Txosna Batzordeak aurtengo San Faustoetako programazioa aurkeztu dute. Aurten ere lan handia egin dute eskaintza musikal eta kultural zabala antolatzen. «Hilabeteak daramatzagu hainbat eragiletako kideok elkartzen, jai herrikoi eta parte-hartzaileak sortu ahal izateko. Aurreko urteetan bezala, aurten ere txosnagunea Landako Gunean kokatuko da. Iazko formatu antzekoan jarriko dira txosnak: bi karpa, sukaldea eta eszenatoki handia, eszenatoki txikiaren faltan», azaldu dute aurkezpenean.
Urriaren 1an, asteazkena, hasiko dituzte jaiak txosnagunean, Pantxikerekin batera txosnetaraino kalejira lehenengo eta Karrika antzerki taldeak jaurtitako pregoiarekin emango diete jaiei hasiera ondoren. Karrikatarrek 25 urtez oholtzatik herriari eman dioten guztia oholtza eta txosnagune oso bat eurei eskainiz eskertu gure diegula.
Egitarauari dagokionean, musika eskaintzari hain zuzen, estilo ezberdinetako kontzertuak ikusi eta entzuteko aukera izango dute.
Urriaren 11n, Durangaldeko Insömnia, Dube, Ezta Ilen, eta Nevadah taldeen eskutik.
Urriaren 12an, joan den urtean bezalaxe DJ maratoi herrikoia antolatu dugu, bertan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, aurrez izena emanda.
Urriaren 13rako hiru talde nafar izango ditugu gurean; Broken Brothers Brass Band, Ibil Bedi eta Skabidean.
Lehenengo asteburuari amaiera emateko,Urriaren 14an Les Sauvage MJ eta Eromena DJ-a izango dira gurean. Bigarren asteburua ere ez da gutxiagorako izango, barikuan,
Urriaren 20an, Nakar, TOC eta Biznaga izango baitira eszenatokian eta hurrengo egunean,
Urriaren 21ean, Aiaraldea Sound System.
Egunean zehar eskainiko den eskaintza ere indartsu datorkigu, betiko ekintzak mantenduz; hala nola, San Fausto eguneko paella txapelketa eta erreka jaitsiera, gazte eguna, Kuir eztandak antolaturiko karropoteoa eta tortilla txapelketa. Aurten gainera, elkartasun egunak beste itxura bat hartu du, bermuteoa antolatuta dago Urriaren 21erako, KSKA-ko pintxadarekin girotua.
Mozorro eguna ere klasiko bat da herriko jaietan, eta beste urte batez txosnagunetik gai bat proposatu dute. Karrikatik keinu eginez arte eszenikoak izango da denon mozorroei itxura emango dien gaia.
Txosnagunearen aldarrietako bat euskararen erabilera da, eta garrantzi handia eman nahi diote honi. Txosnagunea euskararen arnasgune izatea nahi bait dute. Horregatik, hurbiltzen den oro euskaraz hitz egitera animatzen dute.
Bestalde, txosnagunea denontzako espazio segurua izatea nahi dute, eta horretarako protokolo bat martxan izango da. «Inolaz ere ez dira jarrera edota eraso arrazista, sexista ez LGTBI+-fobikorik onartuko, eta horien aurrean erantzungo dugu», azaldu dute.
Azkenik, Durangoko txosnagunera etortzeko deia egin dute; «heldu zein gazte, durangar edo ez, guztiei egin nahi diegu deia Durangoko jaiez eta txosnaguneaz gozatzeko, eskainiko diren ekintza guztietan. Elkarlanean ilusioz sortutako jaiak ondo joan daitezen guztioi errespetuz jokatzeko eskatzea besterik ez zaigu falta. Gora Durangoko jaixek eta gora Pantxike!!».