dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko txosnaguneak San Faustoetako programazioa aurkeztu du

Lehenengo egunean Durangaldeko Gozue, Ainke, Katu eta Kuku eta Kene taldeen kontzertua izango da

Aurtengo txosnagunetako programazioa

DURANGO | Txosnaguneak aurtengo San Faustoetako programazioa aurkeztu du. «Elkarlanean eta borrokan jarraituko dugu», azaldu dute gaur arratsaldean Landakon izan den agerraldian.

Musika programazioari dagokionez, estilo desberdinetako taldeak gozatzeko aukera izango da. Ostiralean hasita Durangaldeko Gozue, Ainke, Katu eta Kuku eta Kene izango dira kontzertuan.

Urriak 12an Gazte Eguna ospatuko da, kuadrillen arteko olinpiadekin, Kuir Eztanda Poteoarekin eta eguna bukatzeko La Txama, Tatxers eta Mlakiak MX3 taldeen kontzertua izango da ere.

Bestalde, urriaren 13an  umeentzako eta familientzako ikuskizuna egongo da Yogurinha Borovarekin. Horretaz gain, paella txapelketa eta erreka jeitsiera egun horretan izango da, DJ Maratoiarekin bukatuz.

Mozorro eta Etxera Eguna urriaren 19an ospatuko da gaia EITB izanik. Egunari agur esateko Rolando Bruno eta Goxua´n Salsaren kontzertua egongo da.

 

2 comentarios en “Durangoko txosnaguneak San Faustoetako programazioa aurkeztu du”

  1. Betikolez, Durangon kontzertu txarrenak, ezin da inoiz parekatu beste herriekin, nere koadrillan malakias bakarrik ezeiten dugu, eta gero zerbait esaten badugu, beti esaten dute berdina «inkesta egiten dugu baina ez duzue parte hartzen», nere bizitza osoa pasa dut durangon eta ez naiz enteratu inoiz non eta noiz egiten dira inkesta hauek, normalean 500 pertsona baino gutsiago parte hartzen badute, zerbait txarto egiten dutela esan nahi du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.