dotb Durangaldeko Telebista

Elorriok 40 irrintzilari berri dauzka, plazara jalgitzeko prest

Udalak bigarrenez antolatu du irrintzi ikastaroa udaberri hasieran, 2022ko lehen ikastaro arrakastatsu hartan jendea itxaron zerrendan geratu zela ikusita

Bi ordu iraun du ikastaro bakoitzak eta Arriola Antzokiko eszenatokian burutu dira

ELORRIO | Martxo bukaeran eta joan den asteartean garatu da, bi saiotan, aurtengo irrintzi ikastaroa. 20 ikasleko saio bakarra egitea aurreikusten zen, baina 40 lagunek (38 emakume eta 2 gizon) izena eman zutenez, bi talde osatu ziren azkenean, eta bi saio bideratu. Bi ordu iraun du ikastaro bakoitzak eta Arriola Antzokiko eszenatokian burutu dira, ahotsek behar zuten proiekzioa trebatzeko leku aproposa izateagatik.​

​Bigarren saioa aste honetan izan da, eta balorazioa egin du Elorrioko Udalak, parte hartu duten ikasleen iritziak entzun ostean. Oso ondorio onak atera dira, bai dinamika eta baita emaitza aldetik; izan ere, ikasle guzti-guztiek lortu dute irrintziak botatzea. ​

​Horretarako ezinbestekotzat jo dira Amaia Garcia Uriondo irakasleak erabilitako dinamika, jarduerak eta azalpenak. Udalak ikastaroa antolatzean bilatu zituen helburuak gogorarazi ditu: alde batetik, emakumeak gorputzaren kontzientzia eta espazioaren okupazioan trebatzea eta, bestetik, herritarren identitate kulturala euskaratik eta euskaraz eraikitzea. ​

​Elorrioko Udalak euskal kultura eta emakumeen ahalduntzea sustatzen jarraitzeko ekimenak antolatzen jarraitzen du.​

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime