dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko Gazte Gozagunea ostera ere zabalik, otsailaren 9tik aurrera

DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzako gunea Ametsolan dago eta berriro ekingo dio bere jarduerari, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 20:30era

Ametsolan (San Juan kalean) dagoen topaleku hau Elorrioko gazteei zuzenduta dago

ELORRIO | Elorrioko Gazte Gozagunea, DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzat aisialdirako gunea, otsailaren 9an, ostiralean, jarriko da berriro martxan, Zientzikasi elkarteko hezitzaileen eskutik. Horrekin batera, datorren astean zehar Gozagunearen aurkezpenak egingo dituzte herriko ikastetxeetan, erabiltzaileek espazioa beraien erara moldatu ahal izateko informazioa jaso dezaten.

Ametsolan (San Juan kalean) dagoen topaleku hau Elorrioko gazteei zuzenduta dago, aisialdi libre, osasuntsu eta hezitzailea sustatzeko helburuarekin. Ikasturtean zehar, Gazte Gozagunea arratsaldeko ordutegian egongo da irekita, 17:00etatik 20:30era, eta gazteak modu aktiboan hartuko dute parte bertan gauzatuko diren jardueren plangintzan.

Asteburuetako ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua emateaz arduratzen diren Zientzikasi Elkarteko hezitzaileek erabiltzaileekin adostuko dute udaberriko oporretan eta ikasturtea amaitzean gauzatuko diren jarduera berezien programazioa.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eta, beraz, Gozaguneko jardueretan parte hartu gura duten gazteek egin behar duten gauza bakarra ostiraletan edota larunbatetan lokalera joatea izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.