dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko Gazte Gozaguneak datorren urriaren 7an irekiko ditu ateak

DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzako gunea Ametsolan dago eta berriro ekingo dio bere jarduerari, ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 20:30era

DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzat aisialdirako gunea,

ELORRIO | Elorrioko Gazte Gozagunea, DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzat aisialdirako gunea, urriaren 7an, ostiralean, jarriko da berriro martxan. Ametsolan dagoen topaleku hau elorrioko gazteei zuzenduta dago, aisialdi libre, osasuntsu eta hezitzailea sustatzeko helburuarekin. Normalean, ikasturtean zehar, Gazte Gozagunea arratsaldeko ordutegian egongo da irekita, 17:00etatik 20:30era, eta gazteak modu aktiboan hartuko dute parte bertan gauzatuko diren jardueren plangintzan.
Irekierako asteburuan ate irekien jardunaldiak egitea aurreikusita dago.

Ostiraleko, hilaren 7ko, arratsaldea, DBH 1eko ikasleentzat izango da, eta larunbatekoa, hilaren 8koa, DBHko 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Bigarren asteburutik aurrera, adinaren araberako banaketa desagertu egingo da eta gazteak modu librean joan ahal izango dira irekita dagoen ordutegiaren
barruan.

Asteburuetako ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua emateaz arduratzen diren Txatxilipurdi Elkarteko hezitzaileek erabiltzaileekin adostuko dute neguko eta udaberriko oporretan eta ikasturtea amaitzean gauzatuko diren jarduera berezien programazioa.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eta, beraz, Gozaguneko jardueretan parte hartu gura duten gazteek egin behar duten gauza bakarra ostiraletan edo/eta larunbatetan lokalera joatea izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

preload imagepreload image