dotb Durangaldeko Telebista

Elorriok gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako proiektu berria jarri du abian

Programa maiatzean jarri zen abian eta 9 hilabeteko iraupena izango du, gainera proiektua ezagutzera emateko topaketa ekainaren 28an izango da, 18:30ean, Iturri Kultur Etxean

Aurkezpena datorren astean izango da Iturrin

ELORRIO | Gizarte-ahultasun egoeran dauden udalerriko pertsonen harreman-integrazioko eta babeseko beharrei erantzuteko, Elorrioko Udalak Herrizaintza proiektua jarri du abian, gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako zaintza komunitarioa. Joan den maiatzean hasi zen programak bederatzi hilabeteko iraupena izango du, eta batez ere 65 urtetik gorako pertsonei eta laguntza sare eta gizarte harreman mugatuak dituzten emakume etorkinei dago zuzenduta.

“Iaz, legegintzaldia amaitzerako helburuak eta lehentasunak zehazteko partaidetza-prozesuaren emaitzen berri eman genuen, eta azterlan horretan, herritarrak kezkatuta agertu ziren egoera zaurgarrian eta bakardadean dauden pertsonen egoerarekin. Programa horren bitartez, gura gabeko bakardadean bizi diren bizilagunen egoera aztertu gura dugu, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen sare komunitarioa sortu. Helburua isolamendu sozialarekin amaitzea da”, adierazi du Maria Herrero alkateorde eta Gizarte Politiketako zinegotziak.

Herrizaintzari buruz eta bakardadea prebenitzearen, harremanak zaintzearen eta komunitate zaintzaileak garatzearen garrantziari buruz gehiago jakiteko, topaketa egingo da ekainaren 28an, 18:30ean, Iturri Kultur Etxean.

Elorrioko proiektu aitzindari honek lehentasunezko lau helburu ditu. Alde batetik, gura gabeko bakardade egoeran edo/eta gizarte-isolamenduko egoeran egon daitezkeen udalerriko adineko pertsonak eta emakume migratzaileak prentsa oharra

Era berean, bakardadeak pertsonengan dituen ondorioei buruz eta komunitateak egoera horiek aurreikusteko eta hobetzeko duen babesgaitasunari buruz herritarrak sentsibilizatzea. Gainera, gizarte-ehuna eta herritarren lankidetza indartzea funtsezkoa da proiektua gauzatzeko eta jarraitzeko. Eta azken helburu gisa, gura gabeko bakardade-egoeran dauden pertsonei laguntzeko ekintza zehatzak abiatzea.

Programari eta haren ezaugarriei buruzko informazio gehiago gura izanez gero, interesdunek 688 655 461 telefono-zenbakira deitu dezakete.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.