dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko lehen sektoreko 2024ko ekimenak diruz lagunduko dira

Erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua 9.000 eurokoa da

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da

ELORRIO | Udalak 9.000 euro bideratuko ditu lehen sektoreko ekimenak laguntzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da. Diruz lagunduko diren gastuak honakoak izango dira: aurkeztutako proiektuak garatzeko beharrezkoak diren baliabide materialei dagozkienak (tresneria zein lehengaia); igeltserotzako, iturgintzako eta abarretako lanak kontratatzeari dagozkienak; eta animalien ugalketarako eta espezieak hobetzeko erosteari dagozkionak ere. Gastua 2024an egindakoa izan beharko da.

​Informazio gehiago dokumentu honetan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.