dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko LGTBI+ genealogia solasaldi batekin borobilduko da

Udalak bizipenak eta gogoetak partekatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, urtarrilaren 19an, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean

Solasaldia datorren urtarrilaren 19an izango da

ELORRIO | Herriko LGBTI+ genealogia osatzeko urratsak emateari ekin zion Elorrioko Udalak 2022ko maiatzean. Kolektiboaren baitako protagonisten bizipenak, jakintzak, kontakizunak eta borrokak jaso zituen Berdintasun sailak. Horretarako, herritarrekin elkarrizketak egin ziren eta baita inkesta anonimoak ere.

Orain, beste pauso bat emango da. Hiruki Larroxa elkarteko adituekin batera abiatutako prozesuan, solasaldi bat antolatu du Berdintasun sailak: Aske maite, aske bizi: nor da aske Elorrion? Urtarrilaren 19an izango da, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean, eta elebiduna izango da. “Elorrioko herritarren nortasunak, gorputzak, desirak eta harremanak baldintzatzen dituzten sinesmen, arau-sozial edota pentsamenduen inguruan hausnartzera gonbidatzen zaituztegu. Nola bizi ditugu «kartzela-sozial» horiek? Sexu askapenetik araua horiek hautsi daitezke? Askatasunean bizi al ditugu bizitzako aspektu horiek Elorrion?”, esanda egin dute bertaratzeko gonbidapena saileko ordezkariek.

Genealogia osatzean, orientazio sexual eta genero-identitate ez-normatiboak dituzten pertsonen legatua berreskuratzea bilatzen du Udalak. Horretarako, Berdintasun saileko ordezkariek ezinbestekotzat jo dute elorriarrek bizi izan dituzten edo jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatzea, protagonisten ahotsetik eta jokaera aktibotik abiatuta. Bestalde, Elorrioko esparru sozialean, politikoan, kulturalean eta abarretan LGTBI+ mugimenduak egindako ekarpenak ikusaraztea ere bada lanaren helburuetako bat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.