dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko sei argazkilariren lanak ikusgai urriaren 25erarte

Elorrioko Argazki Taldearen erakusketa martxan da urriaren 3tik Iturri kultur etxeko erakusgelan

Herriko sei argazkilarion lanak urriaren 3tik 25ra arte izango dira ikusgai

ELORRIO | EAT-ko sei argazkilarik kolorea eta zuri-beltza uztartzen dituen irudi-bildumarekin jantzi dute Iturri Kultur Etxeko erakusketa gela. Taldekide bakoitzak gai edo tematika ezberdin bezain esanguratsua planteatu du, izenburuek iradokitzen duten bezala.

Hala, Patxi Granadok ’Smoke’ izeneko bilduma ondu du. Josu Urizarbarrenak ‘Taladrina’ izendatu du bere lana. Maria Otxandianok ‘Mortem’ aurkezten du eta Bego Colomok ‘Borobila’ izenarekin bildu ditu bere argazkiak. Larraitz Loizatek ‘Bazen behin…’ aurkezten du eta Karlos Erizek ‘Arimaren ispilu’ izeneko bilduma dakar. Herriko sei argazkilarion lanak urriaren 3tik 25ra arte izango dira ikusgai.

Astelehenetik ostirala arte, goizeko 09:30tik arratsaldeko 20:00ak arte. Larunbatetan 10:30etatik 13:00ak arte egongo da zabalik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.