Aste honetan hasiko dira aleak etxeetan banatzen

ELORRIO | Elorrioko trenbidearen jatorria du ardatz Harria eta taladrina aldizkariaren bigarren aleak. Kontakizuna egiteko, Juanjo Olaizola Elordiren eta Igor Basterretxea Kerexetaren artikuluak daude aldizkarian, besteak beste; horiek irakurlea kokatzen laguntzen dute.
Zerbitzua 1975ean eten zen arren, oraindik ere Elorrioko trenari buruz mintzo da jendea. Hala, istorioz, oroitzapenez eta bitxikeriaz betetako aldizkaria da.
Sei hilean behin argitaratzeko asmoz sortu zen Harria eta taladrina, eta helburua hiribilduaren garapenarekin lotutako industria ondarearen hainbat alderdi ezagutzea da.