Txapelketa 17:30ean hasiko da, San Migel auzoan

GARAI.- Herriko San Migel auzoan, plaza ondoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira datorren larunbatean, irailaren 18an, arratsaldeko 17:30ean. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da.
Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko udalak badu ere, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.
54. edizioa izango da aurtengoa eta 10 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek: