dotb Durangaldeko Telebista

Euskararen Asteko ekitaldiak gaur hasiko dira Berrizen

Hitzaldiak, antzezlanak, liburu aurkezpena eta www.berriziruditan.eus proiektuaren aurkezpena egingo da, besteak beste

Programazioa

BERRIZ | Udalak, hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egin zuen maiatza eta ekaina bitartean, soziolinguistika klusterrarekin. Helburua,  hizkuntzen ahozko erabilerari buruzko datu enpirikoak jasotzea, kaleetan entzundako elkarrizketetatik. Zentzu horretan, Berrizko euskararen erabileraren bilakaera ( 2009-2024)  igo da  5,3 puntutan baina jaitsiera handia dago haurrak eta gazteak, adin-talde berekoak, elkartzean. Bestalde, erabilerak gora egin du (25-64 urteko) helduen artean.

Gauzak horrela, Berrizko Udalak Euskara sustatzeko hainbat jarduera biltzen dituen programazio berezi bat antolatu du. Izan ere, euskaren Astea azaroaren 28tik abenduaren 3ra ospatuko da eta hitzaldiak, antzezlanak, liburu aurkezpena eta www.berriziruditan.eus proiektuaren aurkezpena egingo da.

Era berean, Berrizko Udalak Euskara sustatzeko ekintza planari buruzko galdetegi bat betetzeko deia luzatu du.

Galdetegia betetzeko kilkatu hemen edo Kultur Etxean/Liburutegian dauden inprimakietan bete ahal izango da abenduan zehar.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.