dotb Durangaldeko Telebista

«Gaurko euskal eskultura» erakusketaren bisita gidatua bihar Durangon

Rai Bikandi, Victor Arrizabalaga, Saio Bijelic, Susan Bart eta Fito Cuevas izango dira ekitaldian

«Perifrasis», escultura del durangarra Victor Arrizabalaga

DURANGO | Datorren asteartean, hilak 27, arratsaldeko 7etan, Madalenoste Kalea 2an, «Gaurko euskal eskultura» erakusketaren bisita gidatuaz gozatu ahal izango da. «Gure artisten eta haien lanen berri izango dugu, Eskuahaldunak eskultoreen elkarteko lehendakari Guillermo Olmoren eskutik», azaldu dute antolatzaileek.

Halaber, zuzenean entzun ahal izango dira Durango eta Bizkaiko bost eskultore beren lanaz eta eskulturaren egungo egoeraz haunartzen. Bertaratzen diren ikusleek ongi estimatzen duten jarduera izan ohi da, artistei beren lanei eta bizitzaren kontu zehatzei buruz zuzenean galdetzeko aukera ematen baitie. Rai Bikandi, Victor Arrizabalaga, Saio Bijelic, Susan Bart eta Fito Cuevas izango dira ekitaldian

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.