Bi pase izango dira igandean, 12:30ean eta 18:00etan San Agustín Kulturgunean

DURANGO | Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkien edertasun-estereotipoekin haustea dute xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada.
«Izan ere, horretara jokatu nahi izan dute, ipuinari buelta eman eta kontatu zigutena buruz behera jarri. Loti ederrak maitagarrien ipuin baten bertsioa da, zer eta haurrek bertsio izateari utz diezaioten, nola egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea», azaldu dute.


