Larunbat eta igandean taularatuko da 18:00etan

DURANGO.- Asteburu honetan abiatuko da udazkenerako prestatu dan «Kultur aro» izenez bataiatu den kultur programazioa. Eta lehen lana, euskaraz, estreinaldia izango da Gorakada taldearen eskutik. «Zuhaitzak landatzen zituen gizona»; larunbat eta igandean taularatuko dute, arratsaldeko seietan San Agustin Kultur Gunean.
Alex Diaz zuzendari artistiko eta produktore exekutiboak eta Fran Lasuenek Jean Gionok 1950ean sortutako testu honen indarraldia aldarrikatu dute, «Nahiz eta denbora honetan ahaztuta geratu». Lasuenen hitzetan, ziurrenik bere garaiari aurreratuegia dagoen testua delako. «Naturarekiko sentsibilitatea, gizakiaren indar sortzailearekiko fedea eta gauza txikiekiko maitasuna bezalako baloreak entzuten dira kontakizun horretan», azaldu dute.
Jose C. Garcia eta Kike Diaz de Rada arduratu dira antzerkirako egokitzapenaz. Gainera, Jose C. Garciak zuzentzen du, Chapitó konpainia portugaldarraren zuzendariak.
Fran Lasuen arduratu da soinu saioaz. Eszenan, Sandra Fernandez Agirre aktore eta instrumentista eibartarrarekin batera, rabelaren eta biolinaren arteko elkarrizketa egingo dute, eta Maialen Magunazelaia arituko da irudiekin jolasean.
Emaitza, obra zaindua eta sentsibilitatez betea. Gaztelaniazko bertsioa Ciudad Rodrigo azokan estreinatu zen, euskarazkoa, berriz, irailaren 18an, 18: 00etan, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Sarrerak www.kutxabank.com atarian edo Arte eta Historia Museoan eskuratu ahal izango dira.