dotb.eus | Igelak filmaren estreinaldia Durangon

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
Gaur, 19,30ean Zugaza Zineman filmaren lan taldea egongo da

igelak-estreinaldia-zinea-eus-370x215

DURANGO.- Asteburu honetan “Igelak” filma ikusgai izango da bai Durangon, Elorrion eta Amorebieta-Etxanon. Honetaz gain Durangon abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren aktoreak eta zuzendaria egongo dira Zugaza Zineman, filmaren aurkezpena egiteko. Bestalde Durangoko emanaldi guztietan 2 euroko deskontua izango du filma honek.

Patxo Telleriak zuzendutako eta pasadan 64. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatutako filma da hau. Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea eta Gurutze Beitia aktoreek, besteak beste, hartu dute parte drama eta komedia uztartzen dituen musikaz jantzitako filmean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.