dotb Durangaldeko Telebista

Ikasle Abertzaleakek selektibitateko eredu berriaren informazio eza salatu dute

Gaur hainbat ikastetxetako ikasleak Andra Marin batu dira elkarretaratzean

Gaur goizean izandako elkarrateratzea

DURANGO | Ikasle Abertzaleakek deitutako elkarretaratzea izan da gaur goizean Andra Marin. Selektibitateko azterketa eredu berriaren inguruko informaziorik jaso gabe daudela salatu dute, batxilergoko irakasle eta ikasleak kurtsoa hasi denetik. Gaur hainbat ikastetxetako ikasleak Andra Marin batu dira azterketa eredu berriaren berehalako argitalpena exijitu eta selektibitate proba bera gaitzesteko. «Ikasketa prozesua ikasleon esku, hezkuntzaren gaineko langile kontrola, gure etorkizuna gure erabakia, borroka da bide bakarra, ikasle langile antolatu…», lemak entzun dira elkarretaratzean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.