dotb Durangaldeko Telebista

«Osakidetza gure kolektiboaren ikurretako bat izatetik, arazo bat bihurtzera pasa da»

Iker Casanova, EH Bilduko Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia DOTBn izan da

DOTB | 45 egun bakarrik falta dira udal eta foru hauteskundeak ospatzeko. Dagoeneko talde politiko guztiek euren hautagaiak aukeratuta dituzte. EH Bilduren kasuan aspaldi erabaki zuten Iker Casanova izendatzea, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai bezala.

Berak, DOTBeko, hauteskundetarako elkarrizketak zabaldu ditu. Enplegua, osasuna edota Abadiñon eraiki nahi den egoitza berria izan dira Ikerrek jorratu dituen gaietako batzuk besteak beste.

Bere esanetan, osasun arloari dagokionez, «Osakidetza pasa da gure harrotasun kolektiboaren ikurretako bat izatetik, arazo bat bihurtzera», azaldu du, «inkestetan horrela islatzen bait da». «Herri honetan zerbitzu publikoak ez dira behar bezala kudeatu eta ez da apostu nahikorik egin Osakidetzaren alde», gaineratu du.

Casanovak ere gaineratu du DOTBn, «guretzat Bizkaian helburua da inoizko emaitzarik onenak lortzea eta erakustea herrialde honetan alternatiba bat egon daitekela orain arte ezagutu dugun gobernu ereduaren aurrean».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.