dotb Durangaldeko Telebista

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga «Almazenean», ostegunean Durangon

Antzezlana ostegun honetan taularatuko da San Agustin Kulturgunean

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza

DURANGO | Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek  lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnartzen du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Durangon ikusteko aukera izango da datorren ostegunean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.