Bertan 14 artisau eta sortzaileen lanak ikusi eta erosteko aukera izango da

ELORRIO | Datorren uztailaren 9an Ilunabar Azoka ospatuko da Elorrioko «Arbola Parkean», Arriola Kultur Aretoaren ondoan. Bertan 14 artisau eta sortzaileen lanak ikusi eta erosteko aukera izango da. Sorkuntza bakar eta berezi asko aurkituko dira, besteak beste bitxiak, poltsak, ehungintza osagarriak, te eta infusioak, motxilak, poltsak, riñonerak, tapizak, keramika, xaboiak eta ukenduak… «Artisauekin harreman zuzena izan eta beraien lana gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzue. Janari eta garagardo postuak ere izango dira», azaldu dute antolatzaileek. Azokaren ordutegia 18:00etatik 23:00etara izango da. Ilunabar azoka berezi hau girotzeko «Arte Sonoro Esperimentala» izango da.