dotb Durangaldeko Telebista

‘Iurreta ezagutu’ ekimenak unitate didaktikoa argitaratu du herria hobeto ezagutzeko

Iurretako Udal Bibliotekak Maiztegi Herri eskolarekin elkarlanean argitaratu du

LH3ko Ikasle bakoitzari liburuxka bat emango zaio landutako materiala etxera eraman eta familiarekin partekatu dezan

IURRETA.- 2020. urtean Iurretako desanexioaren 30 urteurrena ospatu zela aprobetxatuz, Iurretako Herri Bibliotekak Maiztegi Eskolarekin batera 2009. urtetik abian zeukan ‘Iurreta ezagutu‘ herria ezagutzeko proiektuari beste bultzada eman eman nahi izan diote unitate didaktiko honen argitalpenarekin.

Elkarlan honen emaitza Maiztegi Herri eskolako LH3ko ikasleentzako bisita gidatuak dira. Bisita hauen xedea gelan landutakoa osatzea da, Herri Bibliotekak eskaintzen dizkien bisita gidatuen bitartez. Oinarri bezala herriko ataleko funts bibliografikoak izango dira, Jon Irazabal Agirren testuak eta Jose Mari Uriarte Astarloaren irudiak aintzat hartuko direlarik. Urte luzez bisita hauen dinamizatzailea Ainhoa Elorriaga da.

Unitate hau egiterakoan asmoa LH3ko ikasle bakoitzari horrelako liburuxka bat ematea da, behin eskolan landutakoan materiala etxera eraman eta familiarekin partekatu dezan. «Proiektu honen hasierako filosofiari, ditugun baliabideak txertatuz gure herria ezagutu dezagun, balio erantsia emanez» azaldu dute proiektuaren arduradunek.

Aurtengo ekimen honetan LH3. eta LH4. mailakoek hartuko dute parte, iaz pandemia dela eta ez baitziren egin ahal izan. Bestalde LH5. eta LH6.eko ikasleei ere banatuko zaie materiala.

Unitate didaktiko honek bi atal ditu:

Alde batetik paper euskarrian dagoena, 32 orrialdez osoturiko unitatea bera, LH3ko ikasleek gelan landu eta bereganatuko dutena.
Bestetik euskarri digitalean dauden fitxak, guztira 18 ariketa sortu dira, paperezkoaren osagarri gisa, irakasleentzat sorturiko material delarik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.