Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte hurrengo egunetarako

IURRETA | Iurretako Herri Biblioteka 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldi literioak antolatzen. Bere esentziari jarraituz 5. urtez (pandemia dela eta 2020ko etenaldiaren ostean) 2023ean ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte, Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao eta Astrid Lindgren ondoren.
Aurtengo edizioan neguari eta urteari hasiera emateko literaturako beste idazle handi eta oparo baten lana eman nahi dute ezagutzera, Joxantonio Ormazabal. Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urtarrilean zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du.
Jardunaldi hauen helburua Joxan eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. «Gogora ekarri, berrirakurri, zabaldu; hain baita erraldoia Zegamako aztiaren itzala geure literatur larrean. Gure asmo xumea egun batzuetan zehar gure esku, etxe eta kaleak Joxanez zipriztintzea da…», azaldu dute antolatzaileek.
EGITARAUA HEMEN