dotb Durangaldeko Telebista

Iurretako «Sanmigelak» bueltan datoz, urte biko geldialdiaren ostean

11 urte eta gero berriro plazan ikusi ahal izango da EDAN taldea irailaren 30ean

Kartelen irabazleak, Eñaut Aiartzaguena eta Joanex Izurieta

IURRETA | Urte biko geldialdiaren ostean badatoz 2022ko Iurretako San Migel jaiak. Eta horrekin batera ohiturazko Donien atxa, dantzariak, bazkariak… Dagoeneko ohitura bihurtu den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna ere izango da jaietan.

Aipagarria da EDAN erromeri taldearen itzulera. Duela 11 urte eman zuten azken kontzertua, eta irailaren 30ean berriro plazan ikusi ahalko da. Baina, ‘Azken ardau dantza’ titulua ipini diote, emanaldi bakarrerako bueltatuko baitira.

Mozorro Egunean berriro ere kolorez jantziko dira kaleak, eta proposatutako gaia hurrengoa da: ‘Marrazki Bizidunak’. Beraz, imajinazioa libre uzteko eguna izango da. Gauean Luhartzekin erromerian ibiltzeko aukera egongo da.

Artista nafarrak ere hurbilduko dira plazara. Adibidez, irailaren 23an ‘Puro Relajo’ taldea izango da Iurretan. Bestalde, jaietan urtero dantza talde gonbidatu bat egoten da, eta aurten Zangotzako Rokamador taldearen txanda izango da. Urriaren 2an izango da ikuskizun hori. Gainera, eguerdi horretan, Patxi Larralde musikari baztandarrak jauziak eta mutil dantzak joko ditu, jendeari dantzarako grina sortzeko.

Bestalde, nabarmentzekoa da jaien antolaketan Iurretako Udalak eta herriko hainbat elkartek parte hartuko dutela.

Jaietan ez da eraso sexistarik onartuko, eta erasoen aurkako protokolo bat egongo da martxan. 688755000 telefonoa egongo da eskura laguntzarik behar izanez gero.

KARTEL EGILEAK | Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Eñaut Aiartzaguenak (helduen atalean) eta Joanex Izurietak (umeen atalean) irabazi dute. Diseinuan, marrazkigintzan eta komigintzan lanean diharduen Aiartzaguenak aurretik ere irabazia du lehiaketa hainbatetan.

PROGRAMAZIOA: HEMEN

Aurtengo kartela

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.