Programa uztailaren 1tik 19ra bitartean garatuko da eta ordutegia 09: 00etatik 14: 30era izango da

IURRETA | Udalak, aurten ere, uztailean zehar, umeen aisiari alternatiba bat emateko udako tailerrak antolatu ditu. Tailer hauetan, modu hezigarri batean umeentzako aberasgarriak diren ekintzak burutu nahi dira, era berean beraientzat entretenigarri eta dibertigarriak izanik.
Proiektu hau, herrigunean egingo da, hain zuzen ere, eskola publikoaren lokaletan. Ekintza gehienak herrian zehar eta aire librean egingo dira, bertan dauden baliabideak aprobetxatuz.
Iurretako Udako tailerrak 2024 proiektua, aisirako programa elebiduna eta hezigarria (euskera–Ingelesa) izango da, ondorengoak izango direlarik parte hartu dezaketenak. Adinaren araberako taldeak egingo dira, guztira lau taldetan banatuz.
I TALDEA (3. , 4. eta 5. HH): Elebiduna izango da (ekintzen %70 euskeraz eta
%30 ingeleraz)
II TALDEA (1 eta 2. LH): Elebiduna izango da (ekintzen %50 euskeraz eta %50
ingeleraz)
III TALDEA (3. eta 4.LH): Elebiduna izango da (Ekintzen %50 euskeraz eta
%50 ingeleraz)
IV TALDEA (5 .eta 6 LH): Elebiduna izango da (Ekintzen %40 euskeraz eta
%60 ingeleraz)
V TALDEA (1.eta 2 DBH): Elebiduna izango da (Ekintzen %40 euskeraz eta
%60 ingeleraz)
Temporalidad
Programa uztailaren 1tik 19ra bitartean garatuko da. Tailerren ordutegia 09: 00etatik 14: 30era izango da, kanpamentuan jango da baina egun osoko irteeraren egunetan janaria etxetik ekarri beharko dute. Asteka eman ahal izango da izena. Aurtengo gaia «IEUP SPORT Osasuna eta kirola» izango da, eta, beraz, kirola eta Osasuna dituen garrantzia landuko dugu, aurten olimpiadak izango garenez guk ere Kirol desberdineara hurbilduko gara, horretaz gain betiko moduan beste lurrandeko gastronomiara eta euren jaiak ezagutzeko aukera izango dute. Asteko egun bakoitza jarduera desberdin bati eskainiko diogu. Kreateka, Txikichef, irteerak, Iureta ezagutu (hipika, Berezi, ginkanak herrian zehar, Kirol eta Party days.
Helburuak
Ondorengo helburuak lortu nahi dira: Umeen aisialdi denbora hezigarria eta era berean dibertigarria den programa batez bete, bizi-ohitura osasungarriak sustatzea “Kirola Eta Osasuna”, era ludiko batean, ikasteko interesa piztu (gure lurralde eta gainerakoen historia eta geografia,…), parte-hartze aktiboa, iniziatiba eta talde lana motibatu, ingurugiroarekiko errespetua landu, berau baloratzeko ekintzak indartuz eta kultura aniztasuna landu, umeek beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatu ditzaten
Metodologia
Jarraituko den metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, non umeak protagonistak izango diren. Talde lana bultzatuko da, ekintzak era ludiko eta dibertigarri batean burutuz.
Interesdunek behar bezala beteta aurkeztu beharko dute inskripzio-orria, eskatutako dokumentazioarekin batera, HAZen edo telematikoki, apirilaren 10tik 19ra. Matrikularen zenbatekoa banku bakoitzeko ordainduko da, eta behin betiko zerrendak argitaratu ondoren ez da inolako itzulketarik egingo. (Erroldatu gabeko pertsonek plaza baieztatzen zaienean egin ahal izango dute ordainketa) Onartutakoen zerrenda maiatzaren 2an argitaratuko da Ibarretxe kultur etxean.


