dotb Durangaldeko Telebista

Iurretako Udalak udako tailerrak antolatu ditu umeen aisiari alternatiba bat emateko

Izen ematea maiatzaren 2tik 12ra HAZen edo telematikoki

IURRETA | Iurretako Udalak, aurten ere, uztailean zehar, umeen aisiari alternatiba bat emateko Udako tailerrak antolatu ditu. Tailer hauetan, modu hezigarri batean umeentzako aberasgarriak diren ekintzak burutu nahi dira, era berean beraientzat entretenigarri eta dibertigarriak izanik. Proiektu hau, herrigunean egingo da, hain zuzen ere, eskola publikoaren lokaletan. Ekintza gehienak herrian zehar eta aire librean egingo dira, bertan dauden baliabideak aprobetxatuz.

Norentzat

Iurretako Udako tailerrak 2023 proiektua, aisirako programa elebiduna eta hezigarria (euskera–Ingelesa) izango da, ondorengoak izango direlarik parte hartu dezaketenak. Adinaren araberako taldeak egingo dira, guztira bost taldetan banatuz /

I TALDEA / GRUPO I (3-4 urte / años): Elebiduna izango da (ekintzen %70 euskeraz eta %30 ingeleraz) /

II TALDEA / GRUPO II (5-6 urte / años): Elebiduna izango da (ekintzen %50 euskeraz eta %50 ingeleraz) /

III TALDEA / GRUPO III (7-8 urte / años): Elebiduna izango da (Ekintzen %50 euskeraz eta %50 ingeleraz) /

IV TALDEA / GRUPO IV (9-11 urte / años): Elebiduna izango da (Ekintzen %50 euskeraz eta %50 ingeleraz) /

V TALDEA / GRUPO V: (12–14 urte / años): Elebiduna izango da (Ekintzen %50 euskeraz eta %50 ingeleraz) /

Iraupena

Programa uztailaren 3tik 21era bitartean garatuko da. Tailerren ordutegia 09: 00etatik 14: 30era izango da, kanpamentuan jango da eta asteka eman ahal izango da izena. Aurtengo gaia «Birando alrededor del mundo» izango da, eta, beraz, beste kultura batzuetara hurbilduko gara, bertako jaietara, bertako gastronomiara. Asteko egun bakoitza jarduera desberdin bati eskainiko diogu. Kreateka, Txikichef, irteerak, Iureta ezagutu (hipika, Berezi, ginkanak herrian zehar)… eta Partys day.

Helburuak

Ondorengo helburuak lortu nahi dira Udako tailerrekin. Umeen aisialdi denbora hezigarria eta era berean dibertigarria den programa batez bete. Era ludiko batean, ikasteko interesa piztu (gure lurralde eta gainerakoen historia eta geografia,…) Generoaren ikuspuntutik, umeen garapen integrala sustatu. Parte-hartze aktiboa, iniziatiba eta talde lana motibatu. Ingurugiroarekiko errespetua landu, berau baloratzeko ekintzak indartuz. Kultura aniztasuna landu, umeek beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatu ditzaten. Jarraituko den metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, non umeak protagonistak izango diren. Talde lana bultzatuko da, ekintzak era ludiko eta dibertigarri batean burutuz.

Izen ematea

Interesdunek behar bezala beteta aurkeztu beharko dute inskripzio-orria, eskatutako dokumentazioarekin batera, HAZen edo telematikoki, maiatzaren 2tik 12ra. Matrikularen zenbatekoa banku bakoitzeko ordainduko da, eta behin betiko zerrendak argitaratu ondoren ez da inolako itzulketarik egingo. (Erroldatu gabeko pertsonek plaza baieztatzen zaienean egin ahal izango dute ordainketa) Onartutakoen zerrenda maiatzaren 22an argitaratuko da Ibarretxe kultur etxean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.